Ir al contenido
Lege Oharra eta Cookie Politika – Althea

LEGE OHARRA ETA COOKIEAK

Ongi etorri ASOCIACIÓN ESTUDIANTIL JUNIOR EMPRESA ALTHEAren (aurrerantzean, ALTHEA) webgunera. IFZ: G24856486; egoitza: Ibarra Zelaia, 2, 20560, Oñati, Gipuzkoa. Harremanetarako posta elektronikoa: althea@alumni.mondragon.edu. Elkarteen Erregistroan inskribatuta dago, AS/G/26681/2026 zenbakiarekin.

Jabetza Intelektuala

Webgune honetako edukiak (testuak, irudiak, soinuak, animazioak, etab.), baita diseinu grafikoa eta iturburu-kodea ere, jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako legediak babestuta daude ALTHEA osatzen duten sozietateen alde. Beraz, debekatuta dago horiek osorik edo zati batean erreproduzitzea, banatzea edo jendaurrean komunikatzea, ALTHEAren berariazko baimenik gabe.

Webgunearen edukia eta estekak

ALTHEAn ez dugu gure webguneko edukien erabilera okerraren erantzukizunik hartzen; edukietara sartzen den edo horiek erabiltzen dituen pertsonarena izango da erantzukizun osoa. Era berean, ez dugu inolako erantzukizunik hartzen webgune honetatik esteken edo bilatzaileen bidez sar daitezkeen hirugarrenen webguneetako informazioagatik.

Webgunea eguneratzea eta aldatzea

ALTHEAk eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe, bere webgunean dagoen informazioa nahiz horren konfigurazioa eta aurkezpena aldatzeko edo ezabatzeko, eta ez du horregatik inolako erantzukizunik hartuko.

Alderdi teknikoei buruzko oharrak

ALTHEAk ez du bere gain hartzen Interneteko sarerako konexioan gertatzen diren arazo teknikoetatik edo informatika-ekipoen akatsetatik eratorritako erantzukizunik, ezta ALTHEAren kontroletik kanpoko hirugarrenek egindako legez kanpoko sartzeen bidez eragin ditzaketen kalteena ere. Halaber, ez dugu erantzukizunik izango erabiltzaileak kalteak jasan ditzakeenean guk emandako informazioan akatsak edo hutsuneak egoteagatik, informazio hori gurea ez den beste iturriren batetik datorrenean.

Cookie-en erabilera

ASOCIACIÓN ESTUDIANTIL JUNIOR EMPRESA ALTHEAk bere webguneetan cookie-ak nola erabiltzen diren jakinarazi nahi dizu. Cookie-ak web-orrien bidez zure ekipoan deskarga daitezkeen fitxategiak dira. Tresna hauek funtsezkoak dira informazioaren gizartearen zerbitzu ugari emateko. Besteak beste, webgune bati erabiltzaile baten edo haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko aukera ematen diote, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.

Cookie motak

Bi cookie mota bereiz daitezke, cookie-ak bidaltzen diren domeinua kudeatzen duen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen erakundearen arabera: kokie propioak eta hirugarrenen cookie-ak. Gainera, saio-cookieez edo cookie iraunkorrez hitz egiten dugu, bezeroaren nabigatzailean gordeta egoten diren denbora-epearen arabera. Azkenik, beste sailkapen bat dago lortutako datuak zein helbururekin tratatzen diren kontuan hartuta: cookie teknikoak, pertsonalizazio-cookieak, analisi-cookieak, publizitate-cookieak eta jokabide-publizitateko cookieak.

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSI) 22.2 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzetik kanpo geratzen dira helburu hauetako baterako erabiltzen diren cookie-ak:

  • Erabiltzailearen ekipoaren eta sarearen arteko komunikazioa soilik ahalbidetzea.
  • Erabiltzaileak berariaz eskatutako zerbitzu bat ematea besterik gabe.

Ildo horretan, 29. artikuluko Lan Taldeak bere 4/2012 Irizpenean interpretatu du helburu hauek dituztenak egongo liratekeela salbuetsitako cookie-en artean:

  • Erabiltzailea sartzeko cookie-ak
  • Erabiltzailea autentifikatzeko edo identifikatzeko cookie-ak (saiokoak soilik)
  • Erabiltzailearen segurtasun-cookie-ak
  • Multimedia erreproduzitzailearen saio-cookie-ak
  • Karga orekatzeko saio-cookie-ak
  • Erabiltzaile-interfazea pertsonalizatzeko cookie-ak
  • Eduki sozialak trukatzeko plug-in cookie-ak

Webgunean erabilitako cookie-ak

WordPress:

  • cookillian_opt_*: Cookie honek webgune honetan cookie-ak erabiltzeari buruz dituzun lehentasunak gordetzen ditu.
  • wordpress_test_cookie: Cookie honek WordPresserako cookie-ak gorde ezin diren zehazten laguntzen du. Cookie hau beharrezkoa da webgune honek funtziona dezan.
  • wp-settings-*: Cookie honek WordPressen barruan dituzun hobespen pertsonalak gogoratzen laguntzen du.
  • comment_author_*: Cookie honek zure azken iruzkina eta datuak gogoratzen ditu (izena eta posta helbidea, adibidez), berriro idatzi behar izan ez ditzazun.
  • wordpress_*: Autentifikazio cookie honek WordPressen xehetasunak gordetzen ditu. Cookie hau beharrezkoa da webgune honek funtziona dezan.

Google Analytics: ALTHEAren webguneek Google Analytics erabiltzen dute, Google-k garatutako web-analitikako zerbitzua, webguneetako nabigazioa neurtzea eta analizatzea ahalbidetzen duena. Zure nabigatzailean zerbitzu honen cookie-ak ikusi ahal izango dituzu. Aurreko tipologiaren arabera, cookie propioak, saiokoak eta analisikoak dira. Honen inguruko informazio gehiago aurki dezakezu eta cookie hauen erabilera desgaitu dezakezu Google-ren euskarri esteketan.

Cookie Politika onartzea

ALTHEAk suposatzen du zuk cookie-en erabilera onartzen duzula. Hala ere, saioa hasten duzun bakoitzean webguneetako edozein orrialderen behealdean bere Cookie Politikari buruzko informazioa erakusten du, zu horren jakitun izan zaitezen. Informazio honen aurrean honako ekintza hauek egin daitezke: Cookie-ak onartu, Ez onartu edo Ezarpenak aldatu.

Nola aldatu cookie-en konfigurazioa

ALTHEAren edo beste edozein webguneren cookie-ak mugatu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu zure nabigatzailea erabiliz. Nabigatzaile bakoitzean prozesua desberdina da, «Laguntza» funtzioak nola egin erakutsiko dizu:

  • Internet Explorer: windows.microsoft.com
  • FireFox: support.mozilla.org
  • Chrome: support.google.com
  • Safari: apple.com